Bertso udalekuak bertan behera utzi ditu Bertsozale elkarteak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 24a, 11:08
Argazkia: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Guztira, 45 hezitzaile eta 180 gazte zeuden udalekuen zain. Uitzi eta Zugarramurdin egitekoak ziren, besteak beste.

Maiatzean hezitzaileekin egin behar zituen prestaketa lanak behar bezala egin ezin izan dituztenez eta udako egoera nekez aurreikus daitekeenez, bertso udalekuak bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Bertsozale elkarteak. Erabaki "zaila" izan dela aitortu du elkarteak ohar bidez, "parte hartzen duten gazteek, hezitzaileek, gurasoek eta Bertsozale Elkarteak ilusioz elikatzen duten egitasmoa baita".
 
Otsailean ireki zuten hezitzaileen izen-ematea eta martxoan, bi epetan, gazteena. Guztira, 45 hezitzaile eta 180 gazte zeuden Orioko, Uitziko, Sopelako, Zugarramurdiko eta Zuhatzako egonaldien zain. "Bertsolaritzarekin jolastu, lagun berriak egin eta egonaldiotan sortzen den giroa paregabea da parte hartzaileentzat; horren erakusgarri 22 urteotan izan duen arrakasta", gogoratu dute. Datorren bertso udalekuak izanen direla ziurtatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!