Irudi komuna partekatuko dute maiatzaren 1ean ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek

Euskalerria Irratia 2020ko api. 23a, 17:38

Aurreko urteetan bezala sindikatu bakoitzak Maiatzaren Lehenaren aurretik nahiz egunean bertan bere ekimen propioak antolatuko ditu, baina irudi bateratua erabiliz. Irudia balkoi nahiz leihoetan jartzera deitu dute sindikatuek.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxaldek maiatzaren 1ean irudi komun bat partekatuko dute "egungo salbuespen egoeran mezu bateratu bat emateko". 

"Koronabirusaren krisiak eta aurretik bizi dugun krisi sistemikoak sindikalismoaren erantzuna behar du", azpimarratu dute sindikatu horiek ohar baten bidez. Gainera, balkoietan eta leihoetan irudi komun hori jartzera deitu dute, "Langileen indarra eta aldarrikapena ikusarazteko".

"Maiatzaren Lehena modu koloristan aldarrikatu eta ospatu nahi dugu", adierazi dute erakunde horiek, "Kapitalaren etorkizun beltzaren aurrean, bizitza erdigunean kokatuko duen etorkizuna marraztu nahi dugu, kolorez eta dinamikaz betetako etorkizuna".

Irudi hori presente egongo da sindikatu bakoitzak argitaratzen dituen kartel digitaletan, bideoetan eta bestelako euskarrietan. Horren harira, sindikatuek herritarrei dei egin diete irudi hori beren balkoietan eta leihoetan jartzera, "Dela inprimatuta, dela eskuz eginda".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!