Kamioilari nafar bat hil da Esako urtegitik gertu izandako istripuan

Euskalerria Irratia 2020ko api. 23a, 10:28

Argazkia: Jakako Udaleko Larrialdi Zerbitzua

Hormigoi-makina zuen kamioia gidatzen zuen, eta beteta zihoan; ondorioz, irauli denean, kamioilaria harrapatuta geratu da.

Kamioilari nafar bat hil zen atzo goizean N-240 errepidearen 330. kilometroan, bere kamioia iraulita, Esco herritik gertu, Nafarroa eta Aragoi arteko mugan, Esako urtegiaren ondoan. Gidatzen zuen kamioiaren hormigoi-makina beteta zegoen, eta irauli zenean, kamioilaria kabinan harrapatuta geratu zen.

Jakako Udaleko Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak, 061eko osasun zerbitzuek eta Guardia Zibilak jaso zuten abisua. Istripua eskuineko bihurgune itxi batean jazo zen, eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, kamioia alde batera irauli zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!