2015ko ekainean berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, herriko tabernen inguruko 35/02 sumarioko epaia. 101 herriko taberna bahitzeko agindu, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni. "ETAren egitura" finantzatzea egotzita. Auzitegi Nazionalak eman behar zuen horiek itxi eta enkantean jartzeko agindua. Eguna iritsi dela salatu du Sortu sare sozialetan. Espainiako Auzitegi Nazionala herriko tabernen auziko sententzia gauzatzen hasi da, haien kontu korronteak enbargatzeko agindua emanda.