118 pertsonak positibo eman dute eta 126k alta jaso dute azken 24 orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko api. 22a, 11:41

Sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena gainditu du. Osotara, 4.899 kasu baieztatu dira. Hildakoen kopuruak behera egin du: lau pertsona zendu dira. 

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan gora egin du baieztatutako koronabirus kasuen kopuruak: 118 positibo gehiago baieztatu dituzte Nafarroan; astelehenean, berriz, 84 gehiago izan ziren. 

Hala ere, sendatutakoen kopuruak ere nabarmen egin du gora: 126k jaso dute senda-agiria, eta aurreko egunean, berriz, 67k. Ondorioz, bigarrenez, sendatutakoen kopurua kutsatutakoena baino handiagoa da —igandean ere gertatu zen hori, lehen aldiz—. Bestalde, beste behin ere ez dute inor ZIUn sartu behar izan, eta ospitaleetako gune arruntetan 17 lagun sartu dituzte. 

Azkenik, lau pertsona gehiago zendu dira, eta dagoeneko 401 dira koronabirusarekin hildakoak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!