Nafarroan, 2020ko urtarrilaren 1ean, 660.887 biztanle bizi ziren; hau da, 2019ko datuekin alderatuta 6.673 pertsona gehiago, %1 gehiago. Horrela, errolda jarraituaren estatistikaren behin-behineko datuen arabera, bosgarren urtez jarraian hazi da Nafarroan erroldatutako populazioa.
Nazionalitatea kontuan hartuta, 70.467 atzerritarrak dira (%10,7). 2019an, Nafarroan erroldatutako atzerritarren saldo garbia 6.248 pertsonatan handitu da (% 9,7). Europar Batasunekoak 179 pertsona gehiago dira (% 0,9) eta gainerakoak 6.069 gehiago (% 13,9).
Herrialdeka, Nafarroako biztanle atzerritarren artean nazionalitate nagusiak Marokokoa, Errumaniakoa, Bulgariakoa, Kolonbiakoa, Portugalgoa, Ekuadorkoa, Aljeriakoa eta Txinakoa dira, besteak beste, hamar atzerritarretik sei nazionalitate horietakoak dira.
Sexuaren arabera, Nafarroan erroldatutako 660.887 pertsonetatik %49,5 gizonak dira (327.073 pertsona) eta %50,5 emakumeak (333.814 pertsona), hau da, 100 emakumeko 98 gizon daude.
Adin-taldeen arabera, biztanleriaren %15,3k 15 urte baino gutxiago ditu, %36,1ek 15 eta 44 urte bitartean, %28,8k 45 eta 64 urte bitartean eta %19,8k 65 urte baino gehiago.
Adina ez ezik, sexua ere kontuan hartzen bada, 64 urtera arteko emakumeen ehunekoa gizonena baino pixka bat txikiagoa dela ikus daiteke. Adin horretatik aurrera, aldea pixkanaka handitzen ari da. Nafarroako biztanleriaren batez besteko adina 43,4 urtekoa da; gizonena 42,2 urtekoa da eta emakumeena 44,5 urtekoa.