Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 84 koronabirus kasu gehiago baieztatu dituzte Nafarroan; igandean, berriz, 79 gehiago izan ziren.
Bestalde, atzo, hamabi pertsona hil ziren koronabirusa zutela baieztatuta, aurreko egunean baino lau gutxiago. Osotara, hildakoen kopurua 397 da.
Alde positiboari erreparatuta, dagoeneko 1.190 lagunek jaso dute senda-agiria, eta horietako 67k atzo. Hala ere, igandean sendatutakoen kopuruak gainditu egin zuen kutsatu berriena, lehen aldiz, baina gaur ez da hori errepikatu; berriro ere, gehiago dira kutsatutakoak sendatutakoak baino.
21 pertsona sartu behar izan dituzte ospitaleetan, baina, inor ez Zainketa Intentsioben Unitatean, eta, ondorioz, 128 dira pandemia hasi zenetik ZIUn sartu behar izan dituztenak.