Agiri batean, Sortzen-ek esan du "bizi dugun egoera larriak, Covid-19aren eraginez, eta bizitza osoan bezala, ondorio izugarriak" ekarri dizkiola hezkuntza eremuari. "Hezkuntza komunitateak eskola presentzialak apurtu eta udaberrirako programatutako jarduera gehienak geldiarazi behar izan ditu", azpimarratu du. Hori dela eta, "besarkada bat" helarazi die "eskolako ikasle, guraso, irakasle eta langile guztiei".
Halaber, Sortzen-ek defendatu duenez, "pertsonak eta ikasleak ikastetxean jarriko dituen hezkuntza eredu berri bat behar dugu, hezkuntza komunitatearen benetako beharrak zaindu eta aseko dituen hurbileko eredu bat, behetik gora eraikita dagoena".