Europar Batasunak aste honetan onetsiko du 540.000 milioi euro bideratzea Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko. Barrenaren irudiko, diru hori “ez da aski”, eta funtsen mutualizazioa eskatu du. Uste du EBk krisiari aurre egin behar diola garbi izanda “Europa osoaren etorkizuna jokoan dagoela”, bai eta “EBren sinesgarritasuna ere”.