Ane Zabaletak jostea gustuko du, eta bere kabuz hasi zen maskarak egiten. Josi eta josi kanpainaren berri izan zuenean, harekin bat egitea erabaki zuen. Udalak zabaldutako tutoriala jarraituz sortzen dituzte maskarak, eta auzokideen artean banatzen dituzte.
Egitasmoarekin bat egin nahi duenak zaindu.az@gmail.com helbide elektronikoaren edota 606-248-124 telefonoaren bitartez egin dezake.