Calzada urtetan izan da Euskalerria Irratiko kolaboratzailea, eta laguntza eskerga eskaini zuen irratiaren plan estrategikoa lantzeko prozesuan. Kontrol sozialerako tresna tyeknologikoak zilegitasun handia irabazten ari diren honetan, Calzadak hainbat galdera interesgarri planteatu ditu: nola ekidin Euskal Herria eta bere hiritarrak zelatatuak daudela etengabe Big Tech edota estatuaren kontrolaz? Nola diseinatu euskal estatu bat, hain zuzen ere, panoptiko digitalaren kontzeptutik urrun? Posible al da egungo mundu konplexu, interkonektatu, interdependiente, eta mugaz jositako honetan estatu bat izatea? Erantzunak, audio artxiboan.