79 positibo berri eta hamasei hildako baieztatu dituzte Nafarroan azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko api. 20a, 12:16

Osotara, 4.735 dira metaturiko positiboak. 131 pertsonak senda-agiria jaso dute, eta bakarra sartu dute ZIUn. 

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 79 koronabirus kasu gehiago baieztatu dituzte Nafarroan, eta larunbatean, berriz, 77 gehiago izan ziren. Nafarroako kasu positibo guztietatik, 4.697 baieztatutako kasuak dira, eta gainontzeko 38ak antigorputzen testean positibo eman dutenak dira.

Bestalde, hildakoen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du: atzo, hamasei pertsona hil ziren koronabirusa zutela baieztatuta. Osotara, hildakoen kopurua 385 da.

Alde positiboari erreparatuta, dagoeneko 1.123 lagunek jaso dute senda-agiria, eta horietako 131k atzo. Halaber, Zainketa Intentsioben Unitatean pertsona bakarra sartu behar izan dute, eta, ondorioz, 128 dira pandemia hasi zenetik ZIUn sartu izan dituztenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!