Guardia Zibilak herritar baten abisua jaso zuen atzo arratsaldean. Herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen, eta ingurua hesitu zuen. Etxebizitzako balizko bizilagunei buruzko datuak bildu zituen, eta suhiltzaileak mobilizatzeko eskatu zuen 112 telefonoaren bidez.
Sutea piztu zen unean etxebizitzan inor ez zegoela egiaztatu zuten. Tuterako eta Tafallako suhiltzaileek 21:00ak aldera itzali zuten sua. Guardia Zibila auzia ikertzen eta eginbideak bideratzen ari da.
Beste sute bat Caparroson
Bestalde, Caparrosoko edukiontzi batek ere su hartu zuen bart gauean. Azkoiengo suhiltzaileek itzali zuten sua 00:20ean. Suteak edukiontzian bakarrik eragin zituen kalteak. Guardia Zibila auzia ikertzen eta eginbideak bideratzen ari da.