85 positibo berri eta zortzi hildako baieztatu dituzte azken egunean Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko api. 17a, 12:58

Pandemia hasi zenetik, osotara, 4.433 izan dira positiboak, eta hildakoak, berriz, 348. 

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 85 koronabirus kasu gehiago baieztatu dituzte, eta metaturiko positiboak 4.433 dira. 

Bestalde, zortzi pertsona gehiago hil dira koronabirusarekin, eta osotara, 348 dira hildakoak. Horietatik, 265 ospitaletan zendu dira, eta 83, berriz, ospitaletatik kanpo. Hildakoen adinaren bataz bestekoa 82 urtekoa da, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez.

Ospitaletan 460 pertsona daude koronabirusarekin, eta horietatik 53 Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Baina apirilaren 6tik ez dute inor gehiago sartu ZIUn.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!