Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan berriz ere egin du gora positiboen kopuruak: 102 gehiago baieztatu dituzte, eta asteartean, berriz, 96 gehiago izan ziren.
Bestalde, herenegun apirileko hildako kopururik baxuena erregistratu zen: hiru. Atzo, berriz, bederatzi pertsona hil ziren koronabirusa zutela baieztatuta. Osotara, hildakoen kopurua 261ekoa da.
Alde positiboari erreparatuta, beste egun batez jarraian, ez dute inor sartu behar izan Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Pasa den astetik, 124ean mantentzen da ZIUn egondakoen kopuruak. Horrez gain, beste 37 pertsonak jaso dute senda-agiria —aurreko egunean baino nabarmen gutxiago, 78 izan baitziren asteartean—, eta osotara, 808 dira sendatutakoak.