Adinekoen egoitzetan egindako proben %53 positiboak dira, eta egoiliar eta langile guztiei egitea espero da

Euskalerria Irratia 2020ko api. 16a, 10:37

Sintomarik ez dutenei egindako proben %89 negatiboak dira, eta 50 egoiliarrek alta jaso dute.

Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak azken egunetan probak egin ditu Nafarroako zahar egoitzetan; asteartera arte —datuak dauden azken eguna —1.832 proba egin dituzte, eta horietatik %53,11k eman dute positibo. Ehuneko horren jaitsiera —azken egunetan %75 ingurukoa izan denarekiko—, sintomarik ez duten pertsonei test azkarrak aplikatzearen ondorio da; izan ere, lehen kasuen %89an emaitza negatiboa izaten ari da. Helburua da datozen egunetan erabiltzaileen eta langileen %100era iristea.

Egoitzek egunero ematen dituzten datuei dagokienez, esan behar da adinekoen egoitzeta. baieztatutako kasu positiboak 794 zirela asteartean, 5.835 pertsonatik. Horietatik 61 ospitaleratuta zeuden, eta 733 egoitzetan bertan. Halaber, 132 pertsona ziren COVID-19rekin bateragarriak ziren sintomak zituztenak. Profesionalen bajak 457 ziren asteartean, guztira 4.000 langile inguru.

Bestalde, asteartera arte zentroek emandako datuen arabera, martxoaren 8tik 457 lagun hil dira adinekoen egoitzetan, eta horietatik 138k eman zuten positibo PCR proban. Baina zentroek beraiek beste 155 hildakoren berri eman dute, COVID-19rekin bateragarriak diren sintomekin.

Datu positibo gisa, nabarmentzekoa da kasurik ez duten adinekoen egoitzen ehunekoak gora egiteko joera duela; izan ere, ez dago COVID-19 kasu baieztaturik, ezta susmagarririk ere, egoitzen %53an baitago; alegia, 38 zentrotan.

Ildo horretan, Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetarako kontseilariak atzo adierazi zuenez, "COVID-19ren eraginari buruzko datuen gogortasunaren barruan, bereziki adinekoen kasuan, datu positibo bat eman daiteke: zaharren egoitzetatik etorritako 49 lagunek alta jaso dute".

Eragina desgaitasun-zentroetan

Ezintasunen bat dutenen 49 zentroei dagokienez, kasuen intzidentzia txikiagoa da, eta egoera hobetuz doa. Baieztatutako positiboak guztira 84 dira, eta osotara, 1.025 pertsona daude zentro hoiretan. Horietatik 12 ospitaleratuta daude, eta 72 egoitzetan. Halaber, 4 dira baieztapenik gabeko sintoma bateragarriak dituztenak. Martxoaren 8az geroztik hil diren pertsonei dagokienez, 7 dira, eta horietatik 6, COVID-19 gaitza konfirmatuta. Sektore horretan, 90 profesional daude bajan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!