Gobernuak 203.000 euro eman dizkie Abokatuen Elkargoei, emakumeetzako laguntza juridikoko zerbitzua ezartzeko

Euskalerria Irratia 2020ko api. 15a, 13:29

Finantzaketa horren helburua da genero indarkeria egoeran dauden emakumeei babes judizial eraginkorra bermatzea.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, erabaki du 203.000 euro ematea Nafarroako Abokatuen Elkargoei, emakumeei laguntza juridikoa emateko zerbitzu bat finantzatzeko. Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, eta genero indarkeriaren arloko berariazko txanda bat eratzea du helburu, egoera horretan dauden emakumeei laguntza juridikoa emateko zerbitzua bermatzeko.

Lurralde mugape bakoitzeko abokatuek osatuko dute emakumeei laguntza juridikoa emateko zerbitzua. Abokatuek informazioa eta aholkularitza emango dute prozesu eta lege gaietan, indarkeria kasuen aurrean, doako laguntza juridikorako sarbidearen aurrean eta, oro har, egoera horrekin zerikusia duen edozein gairen aurrean. Zerbitzua elkarguko abokatu emango dute, genero indarkeriari buruzko prestakuntza egiaztatua dutenek.

Era berean, guardia iraunkor bat ezarriko da, berehalako asistentzia bermatzeko. Zerbitzu horrek berehalako laguntza eskainiko du, SOS Nafarroarekin koordinatuta. Gainera, biktimari salaketa jartzearen eskubideen eta ondorioen berri emango zaio, eta egin beharreko izapide guztietan lagunduko zaio.

Guztira, 203.000 euro banatuko dira lurralde mugapeen artean: Iruñea, Tutera, Lizarra eta Tafallako Abokatuen Elkargoen artean.

Aipatutako zerbitzuak Iruñeko, Lizarrako, Tafallako edo Tuterako Genero Indarkeria egoeran dauden Emakumeen Arreta Taldearen egoitzetan eskainiko dituzte. Nafarroako hiriburuaren kasuan, Abokatuen Elkargoaren egoitzan ere emango dute arreta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!