Nafarroako Gobernuak emandako daten arabera, azken 24 orduetan nabarmen egin du gora positiboen kopuruak: 96 gehiago baieztatu dituzte, eta astelehenean, berriz, 58 gehiago izan ziren. Hala ere, hildakoen kopurua apirileko baxuena izan da: hiru pertsona hil dira koronabirusarekin. Osotara, hildakoen kopurua 252ekoa da.
Alde positiboari erreparatuta, beste egun batez jarraian, ez dute inor sartu behar izan Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Horrez gain, beste 78 pertsonak jaso dute senda-agiria, eta osotara, 808 dira sendatutakoak.