Gobernuak autonomoentzako laguntza sorta bat onartuko du gaur

Euskalerria Irratia 2020ko api. 15a, 11:20

Diru-laguntzak 2.200 eurora arte iritsiko dira jarduera utzi behar izateagatik gehien kaltetu direnentzat. Gobernua osatzen duten taldeek eta oposizioak adostu dituzte neurriak.

Nafarroako Gobernuak gaur du onartzekoa autonomoentzako diru laguntza sorta garrantzitsuena koronabirusaren ondorioz ekonomia jarduera etetea erabaki zutenetik. Aparteko laguntza zuzen baten bidez egingo du. 2.200 eurora arte iritsiko da jarduera utzi behar izateagatik gehien kaltetu direnentzat, eta jarduerari gutxienez urtebetez eusten diotenentzat.

Laguntzen helburua da saihestea ehun ekonomikoa suntsitzea. Hori dela eta, jarduerari berriz ekiteko konpromisoa eskatzen du, eta kanpoan uzten ditu aitortutako diru-sarrerengatik edo ondareagatik neurri txikiagoan laguntzak beharko lituzketela kontsideratzen diren pertsonak. Laguntzek, beraz, 10.000 onuradun izango lituzkete gutxienez, 47.000 pertsona baino gehiago dituen kolektibo batetik.

Laguntza horietarako akordioa gobernu barruko taldeek negoziatu dute, eta baita Navarra Sumak eta EH Bilduk ere, eta, beraz, izan zezakeen babes politiko handiena izango du.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, autonomoek IPREM Ondorio anitzeko errentaren adierazle publikoa halako lau gainditzen ez duten diru-sarrerak aitortu beharko dituzte; hau da, hilean 2.151 euro. Zenbatekoa kaltetuaren familia-betebeharren arabera handituko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!