Hamar hildako eta 58 kutsatu berri erregistratu dituzte Nafarroan azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko api. 14a, 11:42

Hildakoen zifrak gora egin du: 249 dira orotara. 730 lagunek, berriz, senda-agiria jaso dute, horietatik 35k azken 24 orduetan, eta ez dute inor sartu ZIUn. 

Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, 4.150 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Datuak atzoko 21:00etakoak dira, eta jakinarazi berri dituzte. 

Hildakoen kopuruak gora egin du berriro ere: hamar lagun zendu dira azken egunean, eta orotara, 249 dira hildakoak.

Hala ere, alde positiboa da birusarekin kutsatu direnen artean dagoeneko 730k senda-agiria jaso dutela; azken egunean, 35k. Horrez gain, ez dute inor sartu Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; 62k jarraitzen dute ZIUn.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!