Koronabirusa duten gaixoen altak ia ospitaleratzeen bikoitza dira

Euskalerria Irratia 2020ko api. 8a, 14:25

  • Azken orduetan 4 pertsona hil dira gaitzarekin; guztira, 206 dira hildakoak Nafarroan. Kutsatutakoak, berriz, 3.467.
  • Test azkarrekin birusa diagnostikatzeko PCR probak osatuko dira, eta gaurtik aurrera Nafarroako ospitale guztietako larrialdi-zerbitzuetan erabiltzen hasi dira.

Ospitaleratze baino alta gehiago erregistratu dira Nafarroan, COVID-19a epidemia hasi zenetik bigarren aldiz. Zehazki, atzo ia bikoiztu egin ziren altak; hau da, 74 alta izan ziren eta 38 ospitaleratze. Nabarmendu behar da, baita ere, astelehenean ere alta gehiago izan zirela, guztira 67 alta 57 ospitaleratzeren aurrean. "Baikortasun zuhurraz" mintzatu da gaur ere Santos Indurain osasun kontseilaria. 

Nafarroako Gobernuaren arabera, Nafarroan 3.467 izan dira koronabirusak kutsatutakoak. Atzo baino, 112 gehiago. Epidemia hasi zenenik kasu positiboen hazkunderik baxuena erregistratu da azken orduetan. 

Heriotzak azken orduetan 4 izan dira. 206 pertsona hil dira krisialdia hasi zenetik. Alta jaso dutenak azken orduetan, 29 dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!