Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreari laguntzeko 3 milioi euroko partida jarri du martxan gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 8a, 14:21

Neurri horrek ardientzako laguntzen lehen lerro espezifiko bat barne hartzen du eta Landa Garapeneko Programaren eta kanpainako saldoen 10 milioiko berehalako ordainketari gehituko zaio. 

Nafarroako nekazari eta abeltzainak laguntzeko neurri berriak onartu ditu gaur Nafarroako Gobernuak. Hiru milioi euroko partida izanen da; eta horren barruan, lehen laguntza-lerro bat gaitu da ardikien sektorea laguntzeko. Hori baita departamentuak sindikatuekin egiaztatu duenez sektorerik kolpatuena une honetan.

Ardi bakoitzeko 3 euroko laguntza emanen du gobernuak, eta guztira 1,2 milioiko zenbatekoarekin. Gainera, Europako Batzordeak beharrezko neurriak hartzen ez dituen bitartean, Nafarroako Gobernuak beste laguntza lerro espezifiko bat diseinatzeari ekin dio, arkume kanalen biltegiratze pribaturako. 

Nafarroako nekazaritza sektoreak pozik jaso zituen atzo denboraldiaren une giltzarri batean landa eremuan eskulana sartzea errazteko Espainiako Gobernuak onartutako neurriak, eta apirila eta maiatza bitartean batez beste 4.250 kontratu baino gehiago egitea aurreikusten dute. Batzuk zainzuriaren kanpainarako, hasi berria den kanpaina, baina beste asko dagoeneko udako laboreak prestatzeko. Sektore horien gainean ere lanean daudela argitu du gaur Itziar Gomez kontseilariak.  

Neurriez gain, Landa Garapen eta Ingurumen Sailak, INTIAren eskutik, kanpaina bat jarri du abian: "Etxean jaten dugu, etxetik jaten dugu” lelopean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!