Eroskiko langileen egoera "prekarioa" salatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko api. 8a, 14:12

Langileak "nekatuta, estresatuta eta beldurtuta" daudela jakinarazi dute Equipafasa eta Cecosa enpresa-batzordeek.

Equipafasa eta Cecosa enpresa-batzordeek, garai batean Caprabo saltokiak ziren Eroskiko dendetako langileen egoera "prekarioa" salatu dute. Enpresak egiten dituen aldaketak ez zaizkiela jakinarazten kexu dira alde batetik. Bestetik, Aste Santuan ordutegia zabalduko duela salatu dute. Ostegunean zabalik egonen dira saltokiak eta larunbatean ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak. "Nekatuta gaude, estresatuta eta beldurtuta", adierazi du Euskalerria Irratian Lorea Zuñiga batzordeko kideak.

Eroskik langileen osasunari begiratzen ez diela iritzi diote langileek. Elikadura sektoreko azken enpresa izan zen prebentzio neurriak errazten, eta enpresa batzordeak azaldu dutenez, ixteko ordutegia murrizten azkena izan da Eroski. Beste saltokiek ez bezala, Eroskik ez ditu langileak ekonomikoki saritu ahalegin gehigarriarengatik.  Sektore prekarioa direla ohartarazi dute langileek; gehienak emakumeak dira eta mila euroko soldata jasotzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!