Autoebaluazioa errazteko aplikazioa garatu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 8a, 14:08

Autoebaluazio-test bat egitea eskaintzen du. Horren ondoren, emaitzak COVID-19 infekzioa izan daitekeela pentsarazten badu, erabiltzaileari aukera ematen dio hurrengo egunean dagokion osasun-zentroko profesionalek telefonoz harremanetan jartzeko, ebaluazio osoa egin ahal izan dezaten. CoronaTest Navarra deitzen da aplikazioa.

Nafarroako Gobernuak, hainbat enpresaren laguntza teknikoarekin, CoronaTest Navarra aplikazio mugikorra garatu du herritarrei COVID-19 bidezko balizko infekzioari buruzko autoebaluazioa errazteko, gaixotasunaren sintomak identifikatuz. Tresnak COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriei buruzko informazioa ere eskaintzen du, bai eta autozaintzarako gomendioak ere. Nafarroako pandemiaren egoerari buruzko informazio ofiziala zabaltzeko tresna ere bada aplikazioa, unean-unean eguneratua.

Herritarrei arreta emateko beste zerbitzu batzuen eskaria arintzeko asmoz sortu da aplikazioa, hala nola lehen mailako arretako zentroak, osasun-kontseiluaren zenbakia edo larrialdietako zerbitzuarena. Horretarako, autoebaluazio-test bat egitea eskaintzen du. Horren ondoren, emaitzak COVID-19 infekzioa izan daitekeela pentsarazten badu, erabiltzaileari aukera ematen dio hurrengo egunean dagokion osasun-zentroko profesionalek telefonoz harremanetan jartzeko, ebaluazio osoa egin ahal izan dezaten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!