Barkosi tele-bilerak astunak egiten ari zaizkio: “Bistan da ez gaudela ohituta, ez dela gure ohiko lantresna”. Arinagoak suertatzen ari zaizkio, aldiz, familiarekin egindako bideo deiak: “Txikienek eta zaharrenek asko eskertzen dituzte”. Libre geratzen zaion denbora familiarekin egoteko aprobetxatzen ari da, baita serieak ikusteko (besteak beste, La casa de papel eta The Crown) eta liburuak irakurtzeko ere (Paul Prestonen bat eta eleberri beltzen bat).
Politikaz gutxi hitz egin du elkarrizketan. “Nafarroako Gobernuan parte hatzen du Geroa Baik eta beraz, erantzunkizun osoz ari gara. Hori bai, erabat argi ez dugunean esan behar dugula uste dut, onartuta Osasun sailean egiten ari diren lan bikaina", azaldu du.