15 pertsona zendu dira koronabirusarekin azken orduetan; guztira, 202 dira

Euskalerria Irratia 2020ko api. 7a, 12:00

Gaitzak jotakoak 3.355 dira guztira Nafarroan. Zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu behar izan dituzten pazienteen kopurua ez da aldatu asteartetik, 124 dira.

3.355 koronabirus kasu positibo baieztatu dituzte Nafarroan; hau da, atzo baino 124 gaixo gehiago. Atzo baino gorakada apalagoa izan da beraz azken orduetakoa. 

Hildakoak, ordea, gehiago dira. Azken 24 orduetan 15 pertsona gehiago hil dira. Guztira 202 pertsonek galdu dute bizitza koronabirusarekin.

Bestalde, zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu behar izan dituzten pazienteen kopurua ez da aldatu asteartetik, eta 124 dira, Osasun Ministerioaren datuen arabera.

Era berean, paziente sendatuen kopurua handitu egin da, 421era pasatuz, eta horrek 41 pertsonako gorakada islatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!