Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, 2.836 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Datuak atzoko 21:00etakoak dira, eta jakinarazi berri dituzte.
Kutsatu berrien kopuruak beheranzko joera hartu du azken bi egunetan. Atzo 185 positibo gehiago erregistratu zituzten, eta gaur, berriz, 154. Hildakoen zifrak ere behera egin du azken 24 orduetan, atzoko datuarekin alderatuta; hamar lagun hil dira, eta 151 dira hildakoak, orotara.
Hala ere, birusarekin kutsatu direnen artean dagoeneko 294k senda-agiria jaso dute; azken egunean hamasei sendatu dira. Horrez gain, hamaika pertsona gehiago daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; guztira, 119.