Hamaika hildako eta 185 kutsatu berri erregistratu dituzte Nafarroan azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko api. 2a, 12:00

Kutsatutakoak, guztira, 2.682 dira; hildakoak, berriz, 141. 278 lagunek senda-agiria jaso dute, horietatik 42k azken 24 orduetan. 

Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, 2.682 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Datuak atzoko 21:00etakoak dira, eta jakinarazi berri dituzte. 

Kutsatu berrien kopuruak beheranzko joera zuen pasa den ostiralaz geroztik —egun horretan izan zen positibo berri gehien, 230—, eta lau egunez beheranzko joera izan zuen; baina azken bi egunetan berriro gora egiten ari zen. Gaur, ordea, jaitsi egin da berriro ere: atzo 192 positibo gehiago erregistratu zituzten, eta gaur, berriz, 185. Hildakoen zifrak ere behera egin du azken 24 orduetan, atzoko datuarekin alderatuta; hamaika lagun hil dira, eta 141 dira hildakoak, orotara. 

Hala ere, birusarekin kutsatu direnen artean dagoeneko 278k senda-agiria jaso dute; azken egunean 42 sendatu dira. Horrez gain, lau pertsona gehiago daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; guztira, 108.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!