NUPek Ikasketa Globaletako gradu berria ezarriko du 2021-2022 ikasturterako

Euskalerria Irratia 2020ko api. 2a, 10:51
Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia.

Gradu berriak hiru urteko iraupena izango du, eta gradu bikoitz gisa eskainiko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak erabaki du Unibertsitate Kontseiluari bidaltzea Zientzia Juridikoen Fakultateari atxikitako Ikasketa Orokorretako Gradu titulu berriaren memoria. 2021-2022 ikasturtean ezartzea aurreikusten da. Gradu berriak hiru urteko iraupena izango du, eta gradu bikoitz gisa eskainiko da. Gradu berriaren memoria Unibertsitate Ministerioaren menpeko Unibertsitate Kontseiluak egiaztatu beharko du, eta NUPeko Gizarte Kontseiluak eta foru gobernuak onartu beharko dute.

Graduaren lehen helburua, NUPek jakinarazi duenez, enpresek, bereziki nafarrek, bizi duten nazioartekotze prozesua bultzatuko duten profesionalak prestatzea da. Memoriak zehazten duenez, "gaur egun zailtasunak antzematen dira enpresa batzuetan nazioarteko ingurunearen ezagutza duten profesionalak aurkitzeko”. Horregatik, nazioartekotze-prozesua zuzentzeko gai diren profesionalak prestatu nahi dituzte, “nazioarteko zuzenbidean eta merkataritzan lortutako eskumenak aplikatuz”. Bigarren helburua lankidetzaren esparruan jardun nahi duten profesionalak prestatzera bideratuta dago.

Irteera profesionalak aholkularitza, informazio, kudeaketa eta konponbide eginkizunak betetzera bideratuta daude, bai enpresa eta merkataritza esparruan, bai gobernuetan, gobernuen arteko erakundeetan, enpresetan eta administrazio publikoetako maila guztietan, bai eta nazioarteko esparruan ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!