Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, 2.497 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Datuak atzoko 21:00etakoak dira, eta jakinarazi berri dituzte.
Kutsatu berrien kopuruak beheranzko joera zuen pasa den ostiralaz geroztik; egun horretan izan zen positibo berri gehien —230—, eta ordutik jaisten ari zen zifra hori. Atzo eta gaur, ordea, gora egin du berriro ere: atzo 159 positibo gehiago erregistratu zituzten, eta gaur, berriz, 192. Hildakoen zifrak ere, tamalez, gora egiten jarraitzen du: 130 dira hildakoak, orotara.
Hala ere, birusarekin kutsatu direnen artean dagoeneko 236k senda-agiria jaso dute; azken egunean 44 sendatu dira. Horrez gain, bost pertsona gehiago daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; guztira, 104