ELA sindikatuak gutun bat igorri dio Nafarroako Gobernuari, eskatzeko oinarrizko zerbitzuetako langileentzat "garraiatzeko eta aparkatzeko erreztasunak ahalbidetzea", koronabirusak sortutako osasun krisiak dirauen bitartean.
Zehazki, egin dituzten eskaerak dira oinarrizko zerbitzuetako langile guztientzako doako garraioa; doako aparkalekua lantokietan edo inguruko aparkaleku pribatuetan; Etxeko Laguntza Zerbitzuko edo garbitasuneko langileentzako aparkaleku bereziaren bereizgarria, beren lana egingo duten etxeetako atean edo lan zentruetan aparkatu ahal izan dezaten; eta funtsezko zerbitzueetako langileei garraioan eta aparkalekuan lagun diezaieketen beste neurri batzuk.
Sindikatuaren hitzetan, halako neurriak "bidea erraztuko diete" langileei une honetan “ezinbestekoak diren funtsezko zerbitzuetan jardun ahal izateko, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko”.
Gutunean eskatu dute neurri horiek guztiak har daitezela “uneoro bermatuz funtsezko zerbitzuetako langileen osasuna eta segurtasuna”, eta “luzamendu gehiagorik gabe” abian jar daitezela.