Txinako Gansu eskualdeak emandako 51.000 osasun babes unitate jaso ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 1a, 10:52

Zehazki, 40.000 maskara kirurgiko, 5.000 maskara mediko eta babes sanitarioko 6.000 jantzi dira.

Nafarroak osasun babes indibidualeko 51.000 unitate -maskara medikoak, kirurgikoak eta babesteko arropak- jaso zituen atzo koronabirusari aurre egiteko, Txinako Gansu eskualdeak emandakoak, Foru Komunitateak harreman komertzialak eta anaitasunekoak baititu.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak ere 227.948 maskara kirurgiko banatu ditu martxoaren 10etik, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera.

Txinatik datorren materiala, 2,70 tonako pisua duten 275 kutxa, astelehen gauean iritsi zen Zaragozako aireportura hegazkinez. Atzo Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten, eta handik Osasun Sailak zehazten dituen zentroetara banatuko dute, beharren arabera. Bere balio ekonomikoa 162.564 eurokoa da.

Dohaintza Nafarroako Gobernuak kudeatu du, eta Gansuko Gobernuko Kanpo Harremanetarako Departamentuarekin etengabeko harremana eta lankidetza du. Izurritea Espainiatik hedatu zenean, Txinako arduradunek beren laguntza eskaini zioten Nafarroari, eta bidalketa hori gauzatu egin da. Xede horrekin, idatziz jakinarazi zituzten Maria Chivite Nafarroako lehendakariak eta Tang Renjian Gansuko gobernadoreak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!