Nafarroako bederatzi ostatuk oinarrizko zerbitzuetako langileak hartuko dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 12:31

Meson del Barro III ostatua, Iruñean.

Hasieran 32 ostatuk eman behar zituzten zerbitzu horiek, baina oinarrizkoak ez diren jardueren etetearen ondorioz murriztu dituzte.

Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eguneratu egin du Covid-19ko krisian funtsezko zerbitzuak emango dituzten ostatuen zerrenda. Nafarroako kasuan, bederatzi establezimendu dira, herrialdearen hainbat puntutan kokatutakoak. Hala jasotzen da martxoaren 30eko TMA/305/2020 Aginduan —Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duena—, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Azaldu duenez, hasiera batean 32 ostatuk eman behar zituzten zerbitzu horiek Foru Erkidegoan, baina orain bederatzi izango dira. Horren arrazoia da mugikortasuna eta jarduera mugatzeko neurriek eta funtsezko jarduera profesionalak garatzean, osasun-agintariek emandako jarraibideen beharrezko jarraipenak eragin dutela eranskinean hasieran sartutako turismo-ostatu jakin batzuek ezin izatea zerbitzuak berme osoz eman.

Gobernuaren Ordezkaritzatik azaldu dutenez, aurreikusita zegoen bezala, establezimendu horiek itxita egongo dira jendearentzat oro har, baina ostatu emango diete mantenimendu lanak, osasun laguntza, interes orokorreko obren konponketa eta exekuzioa, nekazaritzako eta arrantzako produktuen hornidura, salgaien garraioa, telekomunikazio sareen mantentzea eta konponketa, edo ministerioaren aginduan funtsezkotzat jotzen den beste edozein jarduera egin behar duten langileei.

Hain zuzen ere, honakoak dira ostatuak: Plaza-Hostal Villa de Buñuel jatetxea; Burlatako AH San Fermin Pamplona; Larragako El Castillo hotela; Villamarcilla, Martzillan; Izaga, Noainen; Acella 4, Iruñean; Landaben, Iruñean; Meson del Barro III, Iruñean; eta Bardenas, Villafrancan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!