Hamaika hildako eta 159 kutsatu erregistratu dituzte Nafarroan azken 24 orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 11:51

Kutsatutakoak, guztira, 2.305 dira; hildakoak, berriz, 113. Positibo berrien kopuruak gora egin du berriro, ostiralaz geroztik lehen aldiz, beheranzko joera apurtuz. 

Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, Nafarroa, 2.305 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Igandean jada gainditu egin zen 2.000 positiboren langa. Datuak atzoko 21:00etakoak dira, eta jakinarazi berri dituzte.

Kutsatu berrien kopuruak beheranzko joera zuen ostiralaz geroztik; egun horretan izan zen positibo berri gehien —230—, eta ordutik jaisten ari zen zifra hori. Gaur, ordea, gora egin du berriro ere, 159 positibo gehiago erregistratu baitituzte.

Birusarekin kutsatu direnen artean 192k senda-agiria jaso dute; azken egunean 31 sendatu dira. Horrez gain, hiru pertsona gehiago daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; guztira, 99. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!