Alfonso Sanchez-Tabernero errektoreak ikasle eta langileei igorritako gutun batean adierazi duenez, erabaki horrekin "ikasleen segurtasuna zaindu eta joan-etorriak atzeratu" nahi dituzte, koronabirusaren pandemiak izan duen bilakaera dela eta.
"Garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, familiei garaiz abisatzea, ziurgabetasunak eta, ahal den neurrian, gastuak saihesteko", nabarmendu du errektoreak, dekanoei eta ikasleen ordezkariei entzun ondoren. Nafarroako Unibertsitateko ikasleen %25 nazioartekoak dira.
Gainera, ikastetxeak online irakaskuntzarako tresnen "funtzionamendu egokia" baloratu du. "Aste hauetan ikusi dugu eskolak behar bezala garatzen ari direla. Falta direnak eman daitezkeela pentsatzen dugu, ikasleen probetxu ona ziurtatuz ", azaldu du Alfonso Sanchez-Tabernerok.
Era horretan, ez dira eskola presentzialak berrezarriko, eta graduko ikasleak ez dira campusera itzuliko apirilaren 20an, aurreikusita zegoen bezala, ikastetxeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.