Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, orotara, Nafarroa, 2.146 lagunek positiboa eman dute COVID-19 birusaren proban Nafarroan. Atzo jada gainditu egin zen 2.000 positiboren langa.
Horietatik 161ek senda-agiria jaso dute; azken egunean 36 sendatu dira. Horrez gain, sei pertsona gehiago daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan; guztira, 96.