Gobernuak elurra kentzeko 25 makina jarri ditu martxan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 30a, 11:35
Elurra kentzeko makina bat, Belaguan, artxiboko argazki batean.

Elur kota 300-400 metrotan dago Nafarroan

Elurra kentzeko 25 makina jarriko ditu gaur martxan Nafarroako Gobernuak, 300 metrora jaitsi baita, oro har, elur kota Foru Erkidegoaren zati handienean.

Asteleheneko 10:00etan, errepide guztiak irekita zeuden, ibilgailuen zirkulaziorako arazorik ez zegoen, baina elurra egin du Nafarroako iparraldeko autobietan (Leitzaran eta A-1, Etxegarate) eta Lizarragan; beraz, arretaz gidatzea komeni da, eta alarma-egoeran egonda, soilik zirkulatzeko baimena dutenak ibili daitezke. 

Elurte txiki bat ere izan da N-121-A errepidean, Belate parean. Erdi aldean ez da prezipitaziorik izan, nahiz eta prebentziozko tratamenduak egin diren; Erriberan ez da berritasunik aurkeztu.

AEMETen iragarpenaren arabera, prezipitazio ahulak espero dira gaurko, iparraldean elurra 200-300 metrotik gora, eta 500-700 metrotik gora 2 zentimetroko metaketekin. Astelehen honen amaieran, iragarpenaren arabera, elur arriskua eten egingo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!