Koronabirusaren diagnostiko premia dela eta, Nafarroako Ospitaleguneko Mikrobiologia Laborategiak analisiak egingo ditu egun osoan zehar, gaueko ordutegia barne. Horri esker, mila proba baino gehiago egin ahal izango dira pazienteek COVID-19 gaitza duten zehazteko.
Horretarako, zerbitzu horretako langileen kopurua zazpi aldiz biderkatu dute hilabete batean, laborategian bi teknikari izatetik hamabost izatera pasatuz; goizeko, arratsaldeko eta gaueko hiru txandak bete ahal izateko. Laborategi horretara iristen dira osasun sarean eta Refena gunean hartutako laginak, segurtasun biologikoko neurri zorrotzen pean.
COVID-19ren epidemia hasi zenetik, Nafarroako osasun sistema publikoan ia 5.000 proba egin dituzte koronabirusarekin kutsatutakoak diagnostikatzeko.