15 egun pasa dira alarma egoera ezarri zenetik eta momentuz, gutxienez, beste 15 falta dira itxialdia mantentzeko. Espainiar estatuko gobernuak neurri zorrotzagoak aginditu ditu asteburuan, herritarren mugimenduak ahalik eta gehien gehien murriztu eta populazioa etxeetan itxita mantentzeko. Gaurtik aurrera soiik funtsezkoak diren ogibideetako langileak joango dira lanera, hau da elikagaien ekoizpena, banaketa, hornidura eta salmentan dihardutenak eta osasun arloko langileak gehien bat.
Bitartean, Covid-19 birusarekin kutsatutako herritarrak gehioz eta gehiago dira, nahiz eta oraindik ere frogak ez diren populazio guztira zabaldu. Nafarroan uneotan 2.011 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik %44a, hau da 896 pertsonak, ospitalean daude; 90 ZIUn, %10a. Egunek aurrera egiten duten neurrian, sendatutakoen kopuruak ere gora egiten du, jadanik 125pertsona sendatu dira eta alta jaso dute.
Balantzaren kontrako aldean aldiz, hildakoen zifra dugu. 86 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusarekin.Foru Erkidegoak hala ere,hilkortasun tasa baxua du, estatuko beste lurralde eta bataz bestekoarekin alderatuta. %4koa da Nafarroako hilkortasuna, estatuak daukanaren erdia, bataz bestekoa %8koa baita uneotan.