Herriak salbatuko du herria

270 suhiltzaile aurkeztu dira boluntario osasun arloan laguntzeko prest

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 27a, 09:17

  • Suhiltzaileek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraio sarea indartu eta anbulantzien desinfekzio eta garbiketa lanetan lagunduko dute.
  • Gaur bertan, bi anbulantzia jarriko dituzte martxan, Covid-19a duten pertsonak eramateko

24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira boluntario, zerbitzu zuzendaritzatik egin zaien ez ohiko lanak egiteko deialdian. Suhiltzaile hauek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraioan lagundu eta Tutera zein Lizarran, anbulantzien garbiketa eta desinfekzioan lan eginen dute.

Krisialdia lehertu baino lehen, LAB sindikatuak oharra bidali zien suhiltzaileei, egoerak horrela eskatuz gero ez ohiko lanak egiteko prest azal zitezen. Suhiltzaileen zerbitzu zuzendaritzak asteazkenean egin zuen deialda, boluntarioetan lan poltsa bat antolatzeko asmoarekin. 24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!