Isolamendua, isolamenduaren gainean ekarri die presoei birusaren krisiak. Egoeraren larritasuna erakusteko, Mikel Mundiñanok gogorarazi du Espainiako Estatuan 285 mediku eta psikologo baino ez daudela 50.000 presorentzat.
Egoera horretan, preso ugari askatu beharko lituzketela uste du Sareko kideak. Gaur egun, euskal preso politikoen artean hemeretzik dituzte gaixotasun larriak, baina askoz gehiago dira osasun arazoak dituztenak. Bestalde, Mundiñanok azpimarratu du asko hirugarren graduan daudela, eta ondorioz, horrek arrazoi gehiago ematen dituela haiek kalean uzteko.