Osasun Ministerioaren datuen arabera, hamasei lagun hil dira Nafarroan azken 24 orduetan, eta, oro har, 49 dira koronabirusarekin hildakoak. Atzo ordu honetan eman zituzten datuekin alderatuta, nabarmen igo da hildakoen kopurua; izan ere, asteartetik asteazkenera bi hildako baino ez zituzten erregistratu.
Sendatutakoak, berriz, 35 dira, atzo baino hamabi gehiago. Sendatutakoen zifra aurreko eguneko kopuru berdinean igo da: astearteko 21:00etako datuetan ere aurreko egunekoak baino hamabi gehiago ziren.
Metaturiko positiboek gora egiten jarraitzen dute: 1.411 dira dagoeneko, atzo baino 214 gehiago. 51 lagun daude Zainketa Intentsiboetarako Unitateetan.