Santosekin, bi dira momentuz Nafarroako Gobernuan koronabirusarekin gaixotu diren kideak, Manu Aierdi industria kontseilariarekin batera. “Covid-19a eta bion artean orain zedozer pertsonala dago” esan du sareetan Eduardo Santosek, “Logelatik bada ere, ez dut galduko 20.00etako txalo zaparrada, asko baitugu egiteko”.