Koldo Leozek aginte makila berreskuratu du

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 24a, 13:10

Zentsura mozioa bozkatzeko osoko bilkura egin dute Lizarrako Udalean, eta Leozek gehiengoaren babesa jaso du; bederatzi zinegotzirena. 

Lizarrako Udalak Navarra Sumako Gonzalo Fuentesen aurkako zentsura mozioa bozkatu du gaur, osoko bilkuran, eta Koldo Leoz izendatu du alkate. 2022ko martxoaren 1era arte izango du makila Leozek; ondoren, Jorge Crespo zinegotziak hartuko du. 

Leozek udalaren gehiengoaren babesa jaso du osoko bilkuran. Zehazki, 17 zinegotzietatik bederatziren botoa jaso du: EH Bilduko —bere taldeko— sei zinegotziena, zentsura mozioa babesteagatik PSNtik kanporatutako bi zinegotziena eta Geroa Baiko bakarrarena.

Osoko bilkura presentziala egin dute, babes neurriak hartuta, eta Navarra Sumak ez du parte hartu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!