Aurreko egunekin alderatuta, positibo kasu gutxiago izan dira azken 24 orduotan Nafarroan. Heriotzek ordea, nabarmen egin dute gora, 24 pertsona hil baitira jadanik koronabirusarekin Foru Erkidegoan, azken egunean 10 izan direlarik.
Nafarroako Gobernuak Estatuko osasun ministeritzari emandako datuen arabera, 886 koronabirus kasu baieztatuta daude uneotan Foru Erkidegoan. Horietatik 339 ospitaletan daude, 40 ZIUn zainduta. Alde postiboan ordea, 7 pertsona jadanik sendatu egin dira eta alta jaso dute.
Aurreko egunekin alderatuta, positibo kasu gutxiago izan dira azken 24 orduotan Nafarroan. Heriotzek ordea, nabarmen egin dute gora, 24 pertsona hil baitira jadanik koronabirusarekin Foru Erkidegoan, azken egunean 10 izan direlarik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.