Bankuko datuetara sartzeko SMS bidezko iruzur baten berri eman dute

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 23a, 12:13

  • Erabiltzaileak engainatzeko, mezuan adierazten dute erabiltzailearen bankuko kontua “aldi baterako blokeatuta” dagoela.
  • Halako mezurik jasoz gero zuzenean bankuko bulegora edo kreditu txartelen atzealdean agertzen den kontaktu zenbakira deitzea gomendatu dute.

Nafarroako Guardia Zibilak ohartarazi du SMS bitarteko kanpaina baten bitartez, banku baten nortasuna ordezkatuz, iruzur egiten ari direla, otsailaren erdialdean bezala. 

Erabiltzaileak engainatzeko, mezuan adierazten dute erabiltzailearen bankuko kontua “aldi baterako blokeatuta” dagoela. Horrekin batera web esteka batean klik egiteko eskatzen dute. Estekak gezurrezko web atari batera eramaten du, eta bertatik iruzurra jasan duen pertsonari eskatzen zaio informazio pertsonala sartzeko, hala nola NANa, telefono mugikorraren zenbakia edo internet bidez bankura sartzeko erabili ohi dituen gakoak.

Halako mezurik jasoz gero zuzenean bankuko bulegora edo kreditu txartelen atzealdean agertzen den kontaktu zenbakira deitzea gomendatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!