Espero zen bezala, koronabirusaren krisiak aurrera egin ahala ugaritzen ari da kutsatutakoen kopurua eta baita tamalez, heriotzena ere. Atzo eguerdian 14 heriotza zenbatzen bazituen Nafarroako Gobernuak, egunaren amaieran 24ra igo zen zifra hori. Arratsaldean gogor jo zuen gaitzak eta 10 pertsonen bizitza eraman zuen aurretik. Momentuz, ez da publiko egin beren datu, adin eta osasun egoerarik.
Gauzak honela. Nafarroan 794 kasu daude baieztatuta Nafarroan, horietatik 288 ospitaletan daude ingresatuta, 30 ZIUn