794 koronabirus kasu baieztatu dituzte, atzo baino 130 gehiago

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 22a, 13:10

  • Azken orduetan 4 pertsona hil dira, eta 3 sendatu Nafarroan. 
  • Espainiako Gobernuak beste hamabost egunez luzatuko du alarma egoera.

Larunbateko azken datuen arabera 794 koronabirus kasu zenbatu dira Nafarroan, aurreko egunean baino 130 gehiago. Epidemia hasi zenetik 14 pertsona hil dira; horietatik lau, azken orduetan. Bestalde, gaitza zuten 4 pertsona sendatu egin dira, horietako 3 azken egunean. 

COVID-19 gaitzaren 794 kasu positiboetatik, 288 ospitaleratu behar izan dira edo ospitalean daude oraindik, eta horietatik 30 ZIUn sartu dituzte. Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretako profesionalak etxean dauden beste 492 pertsonaren segimendua egiten ari direla.


Detekzio goiztiarra profesionalengan, kutsatzea saihesteko

Nafarroako osasun-sistemako profesionalen artean 138ra iritsi da positibo-kopurua. Kolektibo horren barnean detekzio goiztiarra egitea funtsezkoa izaten ari da balizko kutsatzeak saihesteko eta, era berean, bakartze-denbora ahalik eta laburrena izateko proben emaitza negatiboa denean.   

Aipatutako kopuruaren barnean osasungintzaren arlo guztietan atzemandako positiboak daude (medikuak, erizainak, administrazioko langileak, mantenukoak…). Azpimarratu beharra dago nafar osasun-sisteman, gutxi gorabehera, 15.000 profesionalek lan egiten dutela, zentro publikoak eta pribatuak kontuan harturik. Beraz, kutsatutakoen ehunekoa profesional guztien %0,9 da. 

Erlazionatuak

Koronabirusaren bilakaera, egunez egun

Euskalerria Irratia 2020 mar 20 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!