Koronabirusaz kutsatutako 89 urteko gizon bat hil da

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 21a, 13:41

  • Koronabirus kasuak 664 dira Nafarroan. 25 zaintza intentsiboko unitateetan daude.
  • Hamar pertsona zendu dira koronabirusaz kutsatuta.
  • Datozen bi asteetan kutsatzeetan "hazkunde handia" aurreikusten du gobernuak.

Hamargarren heriotzaren berri eman du orain minutu gutxi Nafarroako Gobernuak. Patologia anitz zituen 87 urteko gizon bat hil da. Martxoaren 12an, osteguna, ospitaleratu zuten Nafarroako Ospitalean. Atzo koronabirusaz kutsatutako lau pertsona hil ziren. Lehen alta epidemiologikoa gertatu zen ere atzo.

Gobernuak kalkulatu duenez, datozen bi astetan koronabirus bidezko kutsatzeen "gorakada handia" egongo da, atzo ZIUn ospitaleratutako pertsonen kopurua bikoiztu ondoren (11 izatetik 21 izatera igaro ziren atzo eguerdira arte). Gaur gorakada ez da hain handia izan: 25 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan. Espainiako Gobernuaren osasun ministarioaren datuen arabera, 664 dira kutsatutakoak, atzo baino 71 gehiago.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!