Bederatzi dira hildakoak Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 20a, 11:22

  • Koronabirusak kutsatutako lau pertsona zendu dira gaur. 
  • 554 pertsona kutsatu ditu Nafarroan koronabirusak. Paziente bat sendatu dela jakinarazi du gonbernuak.

Covid-19 koronabirusak kutsatutako lau pertsonen heriotza erregistratu da gaur Nafarroan. 

69 urteko gizona bat hil da gaur goizean, pluripatologiak zituela. Iruñeko San Juan de Dios Ospitalean ingresatu zuten martxoaren 16an, astelehenean. Arratsaldean beste hiru heriotzen berri eman dute: patologia kronikoa zuen 88 urteko gizon bat (martxoaren 12an ospitaleratu zuten), hilaren 17tik ZIUn zegoen 73 urteko emakume bat eta atzo Tuterako ospitalean ospitaleratu zuten 80 urteko emakume bat. 

Nafarroako Gobernuak gaur eman dituen datuen arabera, 593 pertsona kutsatu ditu birusak Nafarroan. Atzo baino 111 gehiago dira. Hala, ostegunean emandako hazkundea gainditu da gaur - atzo 482 kutsatu zirela esan zuen gobernuak -. Zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta dauden gaixoen kopuruak ere gora egin du. Atzo 11 ziren, gaur 21. Guztira, ospitalean 195 lagun daude. Gainontzekoek (398) etxean jasotzen dute arreta.

Gobernuak jakinarazi du, halaber, alta eman diotela koronabirusaz kutsatu zen paziente bati. Nafarroan gaitzaz sendatzen den lehen pertsona da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!